Nor gara?
ITSAS MENDI duela 40 urte baino gehiago hasi zen lanean, ordura arte estali gabeko merkatu-sektore bat bere baitan hartzeko asmoz, eta, denborarekin, HYMER, KNAUS, PILOTE bezalako nazioarteko marka ospetsuen banatzaile ofizial bihurtu da , baita ere BENIMAR estatu mailako marka.
Produktu hauek jendearen artean duten onarpen onaren ondorioz, ITSAS MENDI etengabe hazi eta sendotu da, 1996an bere instalazioak handitu zituen arte. Gaur egun 3000m baino gehiagoko azalera du eta Euskal Herriko karabana eta autokarabanen erakusketa handienetako bat da.
Azken urteotan, ITSAS MENDI jendearen beharretara eta eskaeretara egokitzen joan da, eta autokarabanak, kanperrak eta karabanak merkaturatzen ditu batez ere.
Zerbitzuak
Denda
Gure dendan Europako marka onenen osagarriak aurkituko dituzu.Zure karabana edo autokarabana behar bezala mantentzeko era guztietako ordezko piezak eta produktuak ere baditugu.
Eskatu informazioa konpromisorik gabe.
Tailerra
Gure tailer espezializatuan zure karabanaren edo autokarabanaren mantentze osoa egiteko aukera eskaintzen dizugu. Era berean, baliabide onenak ditugu zure ibilgailuak behar duen edozein konponketa mota egin ahal izateko.
Saldu osteko zerbitzu osoa zure esku.
Seguruak
Zure karabanaren edo autokarabanaren aseguruaren kontratazioa kudeatzen dugu, artekaritza espezializatuen bidez eta lehen mailako konpainiekin.
Galde iezaguzu konpromisorik gabe!
Finantziazioa
Erosketaren zenbateko osoa edo zati bat zure neurrira finantzatzen dugu, 12 urtera arteko epe erosoetan.
Eskatu informazioa konpromisorik gabe!